Esperientzia lasai eta berezi bat, ahaztua dugun Urumean ibaian barrena

Gure Trainoan, Kanoa Kanadiarretan edo Pedaloetan Urumean barrena gozatzeko aukera ezin hobea

Hasiera
urumeatik ikuspegi berri bat duzu donostia ezagutzeko

Gure irteeretan parte hartzeko ez da adin edo ezaugarri jakinik behar. Gogoa da eskatzen dugun baldintza fisiko bakarra!

Hauek dira gure ontziak

Kanoa kanadiarrak

Trainoa

Pedaloa

Hasiera
Hasiera
Hasiera
Kanoak Donostian-9785

Zuretzako bakarrik sortutako irteerak; Kanoa kanadiarretan edo trainoan

Ezkontz-aurreko despedida gurean egin nahi? Urtebetetze festa? Zure lankideekin? Senideekin? Zuk aukeratzen duzu eguna eta jarduera mota.

kanoak-donostian

Irteera gidatu eta irekiak Kanoatan

Guk proposatzen ditugu irteera egunetan izena ematen duzu eta Urumearen historia eta istorioak kontaktuko dizkizugu bidean zehar. Arrauningek proposatzen ditu jarduera hauetako egun / orduak

Hasiera

Trainoa: Traineruaren eta Kanoaren bat egitea

Trainoa itsasontzi berritzailea da, trainera eta kanoaren onena uztartzen duena, uretan esperientzia paregabea eskainiz. Bere motako lehena da Donostian eta Kantauri osoan, itsasoa modu berezi eta ezberdinean gozatzeko aukera esklusiboa bihurtuz.

Taldeentzako diseinatua, Trainoa ezin hobea da team building jardueretarako, talde-lana eta elkarlana sustatuz ingurune natural zoragarri batean. Halaber, jai-ekitaldietarako aproposa da, hala nola ezkongai-agurrak, urtebetetzeak eta ospakizun bereziak, jatorrizko eta dibertigarrizko alternatiba bat eskainiz.

Gainera, bere irisgarritasunari esker, jarduera inklusiboetarako aukera bikaina da, adin eta baldintza guztietako pertsonek uretan esperientzia bakar bat bizitzeko aukera izan dezaten.

Itsasoa taldean modu ezberdinean gozatu nahi baduzu, Trainoak abentura, lotura eta dibertsioa eskaintzen dizkizu leku bakar batean. Ezagutu ezazu Donostian!

Pedaloen eta kanoen alokairua

Hasiera
Hasiera

Pedaloa alokatu eta Urumea ezagutu. Pedaloek, Urumea ikusi eta gozatzeko modu lasaia eskaintzen dute. 

Ez dira ontzi azkarrak eta ibilbide ezberdinak eskaintzen ditugu marearen arabera. Loiola -> Txomin; Txomin – > Loiola , edo Loiolan hasi eta bukatu.

Pedaloan gehienez, 2 heldu eta 40kg eraman ahalko dira. (40kg horiek, haur bat edo bik batuko duten pisua izango da)

Kanoa bat alokatu eta Urumea ezagutu. Kanoatan, ibaia modu bereizian ezagutzeko modua eskaintzen du. 

Zuk aukeratu zenbat denboraz nahi duzun alokatu. Arrauningek bakarrik, hartu beharreko norabidea zein den adieraziko dizu marea eta segurtasun arrazoiak tarteko. 

Kanoa bakoitzean gehienez, 200kg joan ahalko dira

Zaindu maite duzun hori

Urumea ibaiaren garbiketa

Denon artean Urumea garbitzeko irteerak antolatzen ditugu. Taldeentzako, eskolentzako; zuretzako, beraz denontzako.

"Altxorraren bila" ekimena, ibaia garbitzeko modu berezi bat da. (altxorra da uretakoa ez den guztia)

Hasiera
Hasiera
Gure ohiturak

Sagardoaren ibaia

Urumea izan zen garai bateko sagardoaren ibaia, eta gure kanoatan ibili eta uretan goazela, sagardoaren historia entzun, sagardo trago bat edan, uretatik irten gabe... zein plazera den bazeneki.

Arrauningen gozatu dutenen hitzak:

Manso Borja

Esperientzia ederra, senideekin etortzeko oso egokia. Unaiek errezatasun guztiak eman dizkigu. hamarrekoa merezi dute. Itzuliko gara berriz!

Susana Campa

Unai, errepikatuko dugu. 👏👏, mila esker

Bego Urkizar

Kriston experientzia Urumearen bazter ederrak esagutzeko. Unairen eskutik istorio ederrak entzuten, plan ezin hobea.