Esperientzia lasai eta berezi bat, ahaztua dugun Urumean ibaian barrena
Gure Kanoa Kanadiarretan Urumean barrena gozatzeko aukera ezin hobea

URUMEAKO ASTE NAGUSIKO EGITARAUA
- Abuztuak 13, larunbata
- 11:00 Urumea ibaiaren garbiketa.
- 15:00-21:00 Kanoen alokairua
- Abuztuak 14, igandea
- 11:00 – 14:00 Kanoen alokairua
- 17:00 Arrauning Txotx. Astigarragaraino arraunean eta bertan sagardo trago zenbait hartu, eta buelta
- Abuztuak 16, asteartea
- 11:00 Arrauning Guau. Zatoz zure txakurrarekin ibaiaz gozatzera.
- Abuztuak 17, asteazkena
- 11:00 – 14:00 Kanoen alokairua
- 20:00 Iker Laurobarekin, musika zuzenean kanoatan.
- Abuztuak 18 , osteguna
- 11:00 – 14:00 Kanoen alokairua
- 20:00. Bertso saioa Sustrai Colina eta Iker Zubeldiarekin, kanoatan goazela bertsotan egingo dute
- Abuztuak 20, larunbata
- Abuztuak 21, igandea
Gure irteeretan parte hartzeko ez da adin edo ezaugarri jakinik behar.
Non gogoa, han kanoa (eta gu)!

Irteera itxiak Kanoatan Urumean barrena
Zu eta zuk aukeratzen dituzunekin antolatuko dugu irteera. Ezkontz-aurreko despedida gurean egin nahi? Zure lankideekin? Senideekin? Zuk aukeratzen duzu eguna eta jarduera mota.

Irteera irekiak Kanoatan Urumean barrena
Guk proposatzen ditugu irteera egunak, eta zuk izena eman beharko duzu jarduera horretan parte hartzeko. Irteera hauetan edonork eman dezake izena gure erreserba motorea baliatuz. Arrauningek gidatuko du proposatutako irteera.
KANOAK ALOKATZEA
Ekainaren 24tik irailaren 15era
Urumea pasealekuan (J.A.Agirre zubiaren ondoan)
Astelehenetan: itxita
Asteartea – Ostirala: 16:00 – 20:00
Saga eta Dom: 11:00 – 14:00/16:00 – 20:00
Prezioak:
Asteartetik ostiralera: helduak 8 €; irailak eta domak, 10 €
14 urtetik beherakoak, astegunetan 7 €; eta irailak eta domak, 9 €.
Astearteetan, Happy Haur. 14 urtetik beherakoak, Gratis!


Irteera honetan, Iker Laurobaren musika akonpainamendua izango dugu, kanoa batean kantari eta gitarra jotzen joango baita Iker.
Paseo lasaigarria, lasaia eta melodikoa. Kantu sorta zabala (Titanic-en abestia ez du abestuko) paisaiaz gozatzeko. Gauza bereizia da.
Datozen irteera musikatuak:
- Abuztuak 5, ostirala, 18:00etan
- Abuztuak 17, asteazkena, 19:00etan
Izena emateko, klikatu hemen
URUMEAKO ERREKA MARI
«Haurrentzako antzerki-ikuskizuna Urumean, Kanoatan»
Enkarni Genuaren (txotxongillo) «Erreka Mari» ipuin ezagun eta historikoaren egokitzapena da ikuskizun hau, Euskal Mitologiako pertsonaian oinarritua: Lamiak.
Egokitzapen honetan, «Martinek» txikien laguntzarekin Erreka Mariren bila joango dira, errekan gora kanoetan*. Bidean zehar Urumeako istorioak kontatuko ditu, eta halako batean: Erreka Mari aurkituko dugu! Triste dago Urumeako labia, ibaiaren zikinkeriagatik. Denon artean baina, ibaia garbitu eta irribarrea itzuliko diogu Erreka mariri.
Datozen emanaldiak gertu barru argitaratuko ditugu. Salneurria, 32€koa da, Kanoa bakoitzagatik. Eta Kanoa bakoitzean, hiru lagun joan litezke (3 heldu, bi heldu ta haur bat; edo bi haur eta heldu bat)
Izena emateko, sartu hemen

Zaindu maite duzun hori
Urumea ibaiaren garbiketa
Denon artean Urumea garbitzeko irteerak antolatzen ditugu. Taldeentzako, eskolentzako; zuretzako, beraz denontzako.


Sagardoaren ibaia
Gure kanoatan ibili eta jarduera sagardotegi batean bazkaldu edo afaltzen buka zenezake; edo, Lizeagako portu zaharrean sagardo trago batzuk hartuz, Kanoatatik irten gabe.
Arrauningen gozatu dutenen hitzak:
Manso Borja
Esperientzia ederra, senideekin etortzeko oso egokia. Unaiek errezatasun guztiak eman dizkigu. hamarrekoa merezi dute. Itzuliko gara berriz!
Susana Campa
Unai, errepikatuko dugu. , mila esker
Bego Urkizar
Kriston experientzia Urumearen bazter ederrak esagutzeko. Unairen eskutik istorio ederrak entzuten, plan ezin hobea.