galderak

Ze arropa mota behar da Arrauning-eko jarduerak egiteko?
Arropa erosoa da ekarri behar duzuna. Eta, uretan egiten den jarduera bat izanik, kontuan izan zipriztinekin bustiko zarela beharbada.


Erabiliko diren ontziak, irauli litezke?
Trainerua iraultzea, ezinezkoa da.
Kanoa kanadarra iraultzea, oso zaila da.
Kayaka, berriz, nahita bakarrik lor liteke iraultzea.


Aldagelarik bai?
Aldagela itxiak ditugu. Bertan arropa aldatu eta gorde ahal izango duzu.


Zenbat irauten dute jarduerek?
Ez dute iraupen zehatzik. Baina, gutxi gorabehera, gure egoitzara iritsi eta bertatik irteten zaren tartea bi ordukoa izaten da. Jarduera luzatu edo mozteko aukera dago; betiere, jarduera osatzen duten guztien adostasuna balego.


Eguraldi txarra bada?
Arrauning-ek jarduera erakargarria eskaini nahi du. Hortaz, eguraldi txarra balego, jarduera nekez izango litzateke atsegina. Arrauning izango da lehena, eguraldi txarra tarteko, jarduera bertan behera uzteko aukera emango duena. Bezeroek jarduera egin nahiko balute, Arrauning-ek ez luke inolako arazorik jarriko, baldin eta eguraldiak ez balu jardueraren segurtasuna auzian jarriko, noski. Ibaian uhaldia balego edo haize zakarra ibiliko balitz, Arrauning-ek izango luke azken erabakia.


Eta zer da Arrauning?
Arrauning arrauna aisialdi moduan eskaintzen duena lehen enpresa da. Izan ere, denok ezagutzen dugu arrauna, baina inor gutxik du probatzeko aukera. Gutxi dira aisialdirako arraunean aritzen direnak. Mota guztietako arrauna eskaintzen dugu guk: trainerua, kanoa, kayaka… bai Urumean eta bai Kontxan.
Arrauning izena euskara eta ingelesa uztartzen dituen hitza da. -ing atzizkiak zerbaitean aritzea, zerbait egitea adierazten du… eta “egin” hitza, hizketan ari garenean, “in” modura laburtzen dugu. Arraun egin, arraun in, arrauning.

¿Qué tipo de ropa se necesita para las actividades de Arrauning?
La ropa para realizar nuestras actividades debe ser cómoda. Al ser actividades de agua, siempre hay la posibilidad de mojarse con el movimiento de los remos.


¿Las embarcaciones de Arrauning, se pueden volcar?
La trainera es imposible de volcar.
Las canoas canadienses son muy difíciles de volcar.
Los kayaks, la única manera de volcar, es que quieras volcar.


¿Vestuarios?
Disponemos de vestuarios cerrados, donde podréis cambiaros y guardar la ropa.


¿Cuánto dura la actividad?
Nuestras actividades no tienen una duración específica. Desde que entráis por la puerta de nuestra sede hasta que salís, suelen ser unas dos horas. En todos los casos, si los clientes así lo desean unánimemente, se podrá alargar o acortar la actividad.


¿Y si hace mal tiempo?
Arrauning, desea ofrecer una actividad atractiva. Entendemos que con mal tiempo la actividad no es lo mismo. Arrauning será el primero en ofrecer suspender la actividad si el tiempo no acompaña. Si los clientes, aun así, la quieren realizar, procederemos a ello, siempre que la climatología no repercuta en la seguridad de la actividad. En caso de riada o viento, Arrauning tomará la última decisión.


¿Qué es Arrauning?
Arrauning es la primera y única empresa que ofrece remo como actividad de ocio. Todos conocemos el remo, pero ¿quién tiene la opción de probarlo en su vertiente recreativa? Ofrecemos remo en todas sus versiones: desde la trainera, hasta la canoa y el kayak… tanto en el río Urumea como en la Bahía de la Concha..

Anuncios