kanoa22

Familiartean, bikotekidearekin, lagunekin… Urumean barrena paseatuz, ibaiaz modu lasaian gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du kanoak.

Ontzi erosoa da, erabiltzen erraza.
Arrauning-eko arduraduna beti joango da zuen ondoan.
Ontzian ibiltzeko azalpenak emateaz gain, Urumeak gordetzen dituen istorio eta leku ezkutuak azalduko dizkizu.
Kontxako badian ere egin liteke jarduera.

Kanoaren ezaugarriak

Arraunlari bakoitzak arraun bat darama, eta jarleku eroso batean doa eserita. Gehienez, hiru lagun joan daitezke batera kanoan (inoiz, bi heldu eta bi gazte joan litezke; betiere, bi gazteen pisuen batura ez bada 60 kilo baino handiagoa).
Ia ezinezkoa da kanoa iraultzea. Iraultzeko dagoen modu bakarra, kanoaren barruan daudenek kanoa nahita iraultzeko gogoa izatea da.

Arrauning-eko arduraduna une oro joango da taldearekin.
Inork nabigazioan arazorik izango balu, berak lagunduko lioke.

Jarduera honetan, arropa erosoa erabili behar da.
Arropak ez du arraunketaren mugimenduan inolako trabarik eragin behar.
Arrauning-ek utzitako salbamendu jaka jantzita eraman beharko dute kanoan doazen guztiek.

Jarduera hau egiteko, Arrauning-ek proposatzen dituen egunetarako apuntatu behar da. Bestelako egun edo orduren batean egin nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan. Halako kasu berezietan, lau laguneko taldea osatu beharko da gutxienez.
Arrauning-ek aldagelak eskaintzen ditu.

 

Salneurriak
– Izen emateko

 

Paseos en familia, en pareja, en grupos… una manera tranquila de disfrutar del río o de la Bahía de la Concha.

La canoa es una cómoda embarcación.
Arrauning acompañará al grupo en todo momento.
Os dará instrucciones para navegar correctamente, y os enseñará historias y rincones ocultos del Urumea y de la Bahía.

Características de la Canoa

Cada tripulante lleva un remo, y está sentado sobre un cómodo asiento.
Como mucho, pueden ir tres personas en la canoa (como caso especial, dos adultos y dos menores que no sumen más de 60 kgs).

Son canoas “casi” imposibles de volcar.
La única manera de volcar la canoa es que los tripulantes tengan intención de volcarla.

El responsable de Arrauning acompañará al grupo en todo momento.
Ayudándoos en la navegación, si ello fuera necesario.

La ropa para realizar esta actividad debe ser cómoda.
Ropa que no entorpezca o moleste en la ejecución del movimiento de remar.
Todos los tripulantes deberán llevar el chaleco salvavidas proporcionado al efecto por Arrauning.

Para realizar la actividad, hay que apuntarse para los días que propone Arrauning; si deseáis realizar la actividad otro día u hora, poneos en contacto con nosotros. Para realizar la actividad cuando el cliente quiera, será obligatorio reunir un mínimo de 4 personas.

Arrauning dispone de vestuarios para los usuarios.

Precios
Para apuntarse

Anuncios