Ospatu gurekin ezkondu aurreko “despedida”. Egun zoragarri hori ahaztezin bihurtuko dugulako.
Ezkondu aurreko “despedida” gurekin ospatu zenezake.
Traineruan eta kanoan zatoz eta emaiozu hasiera guztiz berezia zure agur festari. Tamaina guztietako taldeak ekar ditzakezu: lau lagunetik hasita, baita 24 lagunekoak ere. Egun berezi horri, une ahaztezin bat eskainiko diogu.
Traineruko irteera aukeratu ezkero, ezkontzear dena patroi jarrita, arraunlari jantzita edo nahi den moduan apainduta, festa sortu eta ederki gozatuko dugu Kontxan arraunean. Kanoatako irteera aukeratu ezkero, jarduera erdian, sagardo trago batzuk hartzeko aukera izango zenukete.
Egun osoan zehar komentatuko duzue une paregabe honetan bizitakoa. Eta ontzietan ateratako argazkiak, jarduera bukatu eta berehala bidaliko zaizkizue.

Urumeako jardueraren kasuan, aldatzeko lekua izango zenukete.