Trainerutxo batean, lagunekin, senideekin, lankideekin… Arraunaren “mecan”, arraun egiteko aukera eskaintzen dizugu.

Esperientzia izugarri bat. Kontxako estropadak jokatzen diren lekuan, kantauri itsasoaren babeslekua den Kontxako badian… arraun egitea bezalakorik ez dago.

Jarduera, Donostiako portuko arranplan hasi eta bukatzen da. Ordu bete inguruko ibilalditxoa. Patroi lanetan, gu goaz eta bidean zehar, Kontxako, Donostiako eta Arraunaren inguruko historiak, istorioak eta bitxikieriak kontatuko zaizkizu.

Bi trainerutxo ditugu, beraz, 8 lagunetik hasi eta 18 lagun bitartean eraman ditzazkegu aldi berean. Bi traineru goazetena, estropadatxoak egiten ditugu eta irabazleak, Kontxako gure bandera astintzeko ohorea izango du.