Arrauning ez da garbiketa enpresa bat. Guk, Urumea garbitzen dugu gure etxea delako, gure lantokia delako… eta Urumeakoa ez den guztia uretatik kendu egiten dugu.

Urumeako garbiketa-irteerak antolatzen ditugu, eta garbiketa-jarduerak eskaintzen diegu taldeei, ikasleei… kontzientziazio-jarduera gisa.