Urumea ezagutu nahi baduzu, Arrauning da aukera hau ematen dizuna.

Kanoa kanadiarrak diren ontzietan, monitorearekin batera, Urumea ezagutuko duzu barru barrutik.

Loiolako egoitzatik hasi eta ibaian gora edo behera, ahaztua, bizkarra emanda eta izugarri ederra den eremu batean barrena, bertako historia, istorio eta bitxikerian kontatuz izango da irteera.

Lagunekin, familian, etxeko txikienekin… adin guztietarako paseoa da. Ez da kirol gaitasun berezirik behar. Gozatu eta lasai ibiltzeko aukera ezin hobea da.

Urumea hitzaren jatorria, bertako portu zaharrak, erreginaren bitxikeria, ibaiko ahatak, dordokak, sagardoaren ibaia, haurren «eskola»… zenbat gauza ditu Urumeak, gurekin etorrita, ezagutuko dituzunak.