Arrauning ni naiz, Unai Elizasu. 2010ean sortu nuen proiektu hau.

14 urte nituela hasi nintzen arraunean, eta 2015eko uda izan zen nere azkena. Urumean eman nituen lehen paladak eta ordutik, ibai honek zuen magiaz ohartua nintzen.

Ideia sinple batetik hasi zen dena:

Nola da posible, horren polita den ibai batean inork ez eskaintzea barru-barrutik ezagutzeko aukera; eta bestetik, nola da posible, horren gurea den kirol bat, udako kirol naziolana, traineruak.. aukerarik ez egotea, aisialdi modura, ordu pare batez bada ere, arraun egiteko aukera izatea, arraunlari sentitzea, non eta Arraunaren tenpluan, Kontxako badian.

Ogi bide izateko asmoz darrait. Ez da erreza. Baina, gauza errezak egiteko ez ginen jaio. Eta honekin sinisten dudan bitartean, eta inork kontrakorik esan arte… bogan jarraituko dut!