Urumea ibaian

Jarduerak, bi modutara eskaintzen ditugu. Batetik, bezeroak nahi duen egun eta orduan, eta bezeroak sortutako taldea bakarrik joango litzake, Arrauningeko arduradunarekin batera uretara, eta bezeroak erabakitzen du irteeraren nondik norakoa zein izatea nahi duen. Kasu honetan, hauek dira salneurriak

  • 1 – 6 lagunen artean, 29€/lagun bakoitzeko
  • 7- 12 lagunen artean, 23€/lagun bakoitzeko
  • 13 lagun baino gehiago, 18€/lagun bakoitzeko

Eta beste aukera da, Arrauningek proposatzen duen egun eta orduan apuntatzea da, jende ezberdina etorriko litzake irteeran eta kasu honetan, Arrauningek ipintzen duen erritmoan eta moduan egin beharko denez irteera, hauxe da salneurria.

  • 14€/ lagun bakoitzeko

Bestelako zerbitzuen inguruko prezioak, konsultatu

  • Kanoatan ibili eta bide erdian sagardo trago batzuk hartu, Lizeagako portu zaharrean
  • Ibaiaren nabigazio eremu guztia ezagutzea
  • Gauez bukatzen diren irteerak
  • Musika zuzenean diren irteerak
  • Garbiketa egunak
  • ….

Kontxako badian

Traineruan, kontxako badian ibiltzeko salneurria hauxe da:

  • Traineru bat, 7-9 lagun, 280€
  • Bi traineru, 10-18 lagun, 500€
  • Traineru bat, 10-18 lagunentzako, baina bi txandatan, 380€

Betselako zerbitzuen inguruko prezioak, konsultatu

  • Kontxako estropada egunean, estropada uretatik bizitzeko aukera
  • 21 lagun baino gehiago diren kasuetan

Alokairua

  • Kanoa bikoitza – ordu bat – 28€
  • Kanoa hirukoitza – ordu bat – 34€
  • SUP taula – ordu bat – 15€
  • Oharrak
    • 10 minutuz luzatu zenezake alokairua, €1 laguneko gehiago ordaindu ezkero

Arrauning + Sagardotegia

Donostia eta bere ingurua ezagutu Sagardoaren ibaiaren bitartez! 

Donostiak historia asko duen ibai bat du: Urumea, hamarkadetan zehar Sagardoaren ibaia bezala ezagutua. Kirola, gastronomia eta euskal kultura lotzen dituen benetako proposamena. Kanoaren ekintza hasiko dugun lekua Donostiako Loiola auzoa izango da, bertan gure irakaslearekin elkartuko gara. Bukaeran euskal sagardotegi tradizional bat bisitatuko dugu, «txotx» erritualari jarraiki, sagardotegiko menu tradizional batekin batera gure upategietan sagardoa dastatuz.

Menua: Bakailao tortilla, Bakailao frititua piperrekin, Txuleta parrillan, Gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarretak, eta sagardoa.

Gutxieneko taldea, 4 lagun. Gehienez 35.

Helduak, 54€ / Haurrak (7-17 urte), 35€