Zuzeneko musikaz gozatu Kanoatan zoazen bitartean (Aste nagusia)

14,00

Salneurria, laguneko da

  Arrauning-ek erabakitzen du irteeraren eguna eta ordua

Irteera honetan, Iker Laurobaren musika akonpainamendua izango dugu, kanoa batean kantari eta gitarra jotzen joango baita Iker. Paseo lasaigarria, lasaia eta melodikoa. Kantu sorta zabala (Titanic-en abestia ez du abestuko) paisaiaz gozatzeko. Gauza bereizia da.

Loiolako Arrauning-eko lokaletik, ibaian gora edo behera, beste esperientzia bat, inguru paregabean.

Adin guztietarako ibilaldia da, baina lagunartean, familian… gozatzeko gomendatua. Kontzertu bat non melodiak palada bakoitzean marrazten diren.
  Iraupena: 120-150 minutu inguru.
  Zita lekua: Loiolatarrak 9 kalea, Loiola auzoa.
  Sagardoa: Bidearen erdian, sagardo trago bat, edo bi hartuko ditugu.
  Lagun kopurua: Gehienez 27.
  Noiz?: Arrauning-ek erabakitzen du jardueraren eguna eta ordua.

Informazio gehiago

Arrauning-eko lokalean aldatzeko eta uretara eramatekoak ez diren gauzak gordetzeko lekua bada. Ez dugu dutxarik.

Non da zitalekua?

Loiolatarrak 9 kalean, Loiolako auzoan (Nola iritsi)

Banatu

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Izan zaitez lehena "Zuzeneko musikaz gozatu Kanoatan zoazen bitartean (Aste nagusia)"-ri buruzko iritzia ematen

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.