Erreka mari haur antzerkia
32,00€
Prezioa Kanoa bakoitzagatik da eta kanoatan gehienez, 3 lagun sartuko dira (bi heldu eta haur bat; edo bi haur eta heldu bat)
URUMEAKO ERREKA MARI / «Haurrentzako antzerki-ikuskizuna Urumean, Kanoatan»*
Enkarni Genuaren (txotxongillo) «Erreka Mari» ipuin ezagun eta historikoaren egokitzapena da ikuskizun hau, Euskal Mitologiako pertsonaian oinarritua: Lamiak.
Egokitzapen honetan, «Martinek» txikien laguntzarekin Erreka Mariren bila joango dira, errekan gora kanoetan*. Bidean zehar Urumeako istorioak kontatuko ditu, eta halako batean: Erreka Mari aurkituko dugu! Triste dago Urumeako labia, ibaiaren zikinkeriagatik. Denon artean baina, ibaia garbitu eta irribarrea itzuliko diogu Erreka mariri.
Gidoiaren egokitzapena: Sustrai Colina
Aldatzen laguntzen antzerki taldea
* Kanoa bakoitzean, heldu bat eta 2 adingabe; edo, 2 heldu eta 1 adingabe. Gutxieneko adina, 6 urte
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.