Kanoatan osteratxoak

Arrauning-arekin kontsultatu

Salneurria, lagun bakoitzagatik 14€koa da

Irteera irekiak dira hauek. Bertan, zu eta bestelako jendea ere etorri ahalko da.  Arrauning-ek erabakitzen du irteeraren eguna, ordua eta jardueraren nondik norakoak. Taldean egiten den irteera izanik, beste jendearekiko errespetuz jardutea ezin bestekoa da. 

Urumea ezagutu nahi baduzu, gurera etorri beste aukerarik ez duzu.

Kanoa kanadiarretan, Arrauningeko kidearekin batera, Urumea barru barrutik ezagutuko duzu. Ibaiaren eta Urumea ingurunearen  historia eta istorioak kontatuko dizkizugu.

Loiolako Arrauning egoitzatik hasi eta ibaian gora edo behera (marearen arabera), ahaztua eta Urumeari bizkarra emanez bizi garen honetan, eremu basati, leku bereizi eta basoan barrena sartu ahalko duzu… eta bidean zehar, Urumeako eta Donostiako historio eta istorioak kontatuko dizkizugu.

5 urtetik hasi eta ez da adin mugarik. Gogotxu egotea da eskatzen dugun ezaugarri fisiko bakarra. Lagunekin, senideekin, lankideekin, ezkontz aurreko festa edo etxeko txikienentzako… aukera ezin egokiagoa.

  Iraupena: 90-120 minutu inguru.
  Zita lekua: Loiolatarrak 9 kalea, Loiola auzoa (Latxarien plaza).
  Lagun kopurua: 40 lagun gehienez.
  Irteera eguna: Arrauningek erabakitzen du irteeraren egun eta ordua.

Informazio gehiago

Arrauning-eko egoitzan, aldatzeko eta uretara eraman nahi ez diren gauzak gordetzeko lekua dugu. Ez dugu dutxa zerbitzurik eskaintze.

Non gaude?

Latxarien plaza, Loiola auzoan (Nola iritsi)

Banatu

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Izan zaitez lehena "Kanoatan osteratxoak"-ri buruzko iritzia ematen

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.