
Murgildu abentura ahaztezin batean Kantaurialde osoan bakarrak diren Kanadar kanoetan, esklusiboki Donostiako Urumea ibaian gozatzeko modukoak. Bi edo hiru pertsonentzako diseinatuta, uretaratzeko esperientzia seguru eta egonkorra eskaintzen dute, hasiberrientzat zein adituentzat aproposak direlarik.
Beste ontzi batzuetatik bereizten dituena da eserleku ergonomikoak dituela, lumbareetako mina ekidinez eta ibilaldi luzeak eroso egiteko aukera eskainiz. Bere diseinu zabala eta orekatua dela eta, ez dago iraulketa arriskurik, bidaiari guztientzat esperientzia lasaia eta segurua bermatuz.
Adin guztientzako egokia, 7 urtetik gorako haurrak heldu batekin batera parte har dezakete, eta horrek familientzako plan ezin hobea bihurtzen du. Gainera, lagun-taldeentzat, ezkongai-agurrak ospatzeko eta enpresetako “team building” ekitaldietarako aukera bikaina da, dibertsioa, talde-lana eta naturarekiko lotura uztartzen baititu.

Kanadar kanoetan Urumea ibaitik nabigatzea ez da paseo soila, Donostia ikuspegi guztiz berri batetik ezagutzeko aukera da. Utzi ibaiaren lasaitasunak eramaten eta gozatu natura modu bereizi eta ahaztezin batean.
-
Kanoen alokairua
- 2026ko martxoan itzuliko gara // Alokairua ordubetekoa da, eta erreserba ordubeterako egingo da. Salneurria, 30€koa da, 2 lagun gutxienez eta ordu betekoa. (15€/laguneko). Alokairua luzatu nahi izanez gero, 10 minutuko gehigarri bakoitzeko 3€ ordaindu beharko dira kanoako, eta denbora gehigarri hori jarduera amaitzean ordainduko da. Arrauning-ek alokairuaren noranzkoa ezarriko du. Segurtasun arrazoiengatik, guk adieraziko dizuegu ibaian gora edo ibaian behera…
- Arrauning-arekin kontsultatu
- Erreserbatzeko, gurekin zita lotu hemen
-
Erreka Mari – Altxorraren bila (famili irteera)
- 2026ko martxoan itzuliko gara // Erreka Mari - Altxorraren bila – Urumea garbitzeko familia-abentura Etor zaitez gure familia-jarduera dibertigarri eta ekologikoenean parte hartzera!Erreka Mari, euskal kondaira zaharra ekarri dugu Urumeara. Erreka Mari, Urumean bizi den euskal lamia da. Lamia pozik bizi da Urumean baina inoiz, Urumean agertzen diren zikinkeriekin triste eta penaz egoten da. Jarduera honetara datozen familiak, Urumea ibaian…
- 14,00€
- Erreserbatu
-
Kanoatan paseoak
- 2026ko martxoan itzuliko gara // Urumea Ibaia Beste Ikuspegi Batetik Ezagutzeko Kanoa Txangoak Arrauningen, Urumea ibaiaren baldintzetara eta gure agendara egokitutako kanoan ibilaldi gidatuak antolatzen ditugu, beti esperientzia onena bermatzeko. Gure lehentasuna parte-hartzaileen segurtasuna eta gozamena da; horregatik, jardueraren eguna eta ordua arretaz hautatzen ditugu, ibaiko egoeraren eta eguraldiaren arabera. 90 eta 120 minutu bitartean, gidari batekin ibaiaren bazter berezienak…
- 14,00€
- Erreserbatu
-
Kanoatan irteera pribatua
- 2026ko martxoan itzuliko gara // Urumea Ibaian Zehar Kanoa Ibilaldi Pribatuak Gozatu Urumea ibaian kanoan gidatutako ibilaldi pribatu batez, esperientzia lasai eta esklusibo batez lagunekin, senideekin edo lankideekin partekatzeko. Edozein ospakizunetarako aproposa da, hala nola, ezkongai-agurrak (despedidak), urtebetetzeak, enpresa-ekitaldiak... Gure gida uneoro zuekin egongo da zuek zaintzen, eta Urumeako historiak eta istorioak kontatzen. Ez da aurre esperientziarik behar, naturaz eta…
- Arrauning-arekin kontsultatu
- Erreserbatzeko, hemendik jarri gurekin harremanetan
-
Oparitu Arrauning
- Oparitu esperientzia ahaztezina Opari original baten bila zabiltza? Txundituta utzi maite dituzunak gure uretako jarduerez gozatzeko opari-bonu batekin, proposatzen ditugun egunetan!
- 12,00€-tik 200,00€-ra
- Produktua aukeratu This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page





