BILINTX TRAINOA: URUMEA IBAIAN ESPERIENTZIA INKLUSIBOA
Bilintx da gure trainoaren izena. Zergatik Bilintx? Arrauning Loiola auzoan kokatutako proiektua da, eta keinu bat egin nahi izan diogu Bilintx bertsolariari, Loiolako izena ezagutarazi eta ospetsu bihurtu zuena. “Behin batean Loiolan, erromeria zen” zioen bertso-sortak. Arrauningek erromeriarik antolatzen ez duen arren, Loiola da bere jarduera gozagarrien oinarrizko kanpamentua. Arrauning, gainera, turismo-aisialdi proiektu bat baino gehiago da; Urumeatik eta Urumearentzako sortutako proiektua da. Euskara da Arrauningen ardatza, eta Arrauning da eta izango da euskararen arnasgune.
BILINTX Trainoa, Kantaurialdeko traineru tradizionaletan inspiratutako kanoa handia da, 12 pertsonarentzako diseinatua, uraren gainean esperientzia paregabea bizitzeko. Bere egonkortasun eta zabalera dela eta, 6 pertsonatik aurrera irten daiteke uretara, ekintza seguru eta irisgarri bihurtuz.
Inklusiorako aukera ezin hobea, Trainoak adina, gaitasun fisikoa edo esperientzia-maila ezberdina duten pertsonek elkarrekin parte hartzea ahalbidetzen du. Bere diseinu ergonomikoari eta eskaintzen duen segurtasunari esker, edonork goza dezake rematzen edo, besterik gabe, ibilaldiaz kezkatu gabe.
Dibertigarria eta berezia izateaz gain, Trainoa aukera ezin hobea da talde-lana, elkarlana eta integrazioa sustatzeko, eta familientzat, lagun-taldeentzat, ezkongai-agurrak ospatzeko eta enpresetako “team building” ekitaldietarako oso egokia da.
Bere erosotasun eta segurtasunari esker, Urumea ibaiaz gozatzeko modu ezberdina eskaintzen dugu, arrauna eta natura mundu guztiarentzat hurbilduz. Etorri eta bizi ezazu Trainoa esperientzia, non inklusioa eta dibertsioa eskutik doazen!
-
Trainoan paseoa (Ostiralak)
- Trainoan gidatutako ibilaldietan parte hartzeko prezioa12€ / 1 ordu / 1 pertsonaGutxieneko adina: 16 urte! Ibilaldia burutu ahal izateko, gutxienez 6 pertsona egon beharko dira. Beste data edo ordutegietan kanoia alokatu nahi izanez gero, kontsultatu Arrauning-ekin esteka honetan.
- 12,00€
- Erreserbatu
-
Trainoan paseo pribatua
- Trainoan (XXL Kanoa) Urumea Ibaian Zehar Ibilaldi Pribatuak Gozatu Urumea ibaian trainoan (XXL kanoa) egiten den ibilaldi gidatu pribatu batez, lagunekin, familiarekin edo lankideekin partekatzeko esperientzia lasaia eta esklusiboa. Edozein ospakizunetarako plan ezin hobea da: agur-festak, urtebetetzeak, enpresa-ekitaldiak... Gure gidaria uneoro zuekin egongo da, zuen segurtasuna bermatuz eta Urumea ibaiaren historia eta pasadizoak partekatuz. Ez da aurretiazko esperientziarik behar, naturaz…
- Arrauning-arekin kontsultatu
- Gurekin harremanetan jartzeko
-
Oparitu Arrauning
- Oparitu esperientzia ahaztezina Opari original baten bila zabiltza? Txundituta utzi maite dituzunak gure uretako jarduerez gozatzeko opari-bonu batekin, proposatzen ditugun egunetan!
- 12,00€-tik 250,00€-ra
- Produktua aukeratu This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page