PEDALOAREN ITZULERA: ETXERA BUELTAN DATORREN HISTORIA
Pedaloa, Ramón Bareak 1986an asmatua, berriro itzuli da jaio zen lekura. “Velozipedo nautiko” ospetsu honen lehen prototipoa Urumea ibaian probatu zen, eta munduko ur ezberdinak zeharkatu ondoren, etxera dator berriro, ibaiaz gozatzeko modu ezberdina eskaintzeko.
Ibilaldi lasai eta atsegina egiteko diseinatua, Pedaloak mugimendu leuna eta erosoa ahalbidetzen du, marearen erritmo naturalak lagunduta. Ez da ontzi azkar bat, baina bai egonkorra, erosoa eta erraz gidatzeko modukoa, inguruneaz gozatzeko eta deskonektatzeko aukera ezin hobea.
Bi heldu eta haur batentzako egokia, Pedaloak Urumea ibaiaren edertasuna lasai eta eroso bizitzeko aukera eskaintzen du. Zure erritmora pedalei eraginez, ibaiaren paisaiaz eta naturaz gozatu ahal izango duzu. Historia, natura eta nabigatzeko modu erraz eta lasai bat uztartzen dituen esperientzia paregabea!
-
Pedaloen alokairua
- 2026ko martxoan itzuliko gara // Pedaloaren alokairuaren prezioa 30 min: 22€ pedalo bakoitzekoPedalo bakoitzean, gehienez 2 heldu eta 2 adingabe joan daitezke. Ibaiaren baldintzen arabera, pedalo jarduerak ibilbide desberdinak izango ditu. Ibilbide horiek jarduera unean ezarriko dira, ibaiaren egoera kontuan hartuta (mareak, haizea…). Ibilbideak: 1. ibilbidea: Loiola – Txomin Enea 2. ibilbidea: Txomin Enea – Loiola 3. ibilbidea: Loiola – Loiola…
- Arrauning-arekin kontsultatu
- Erreserbatzeko, gurekin zita lotu
-
Oparitu Arrauning
- Oparitu esperientzia ahaztezina Opari original baten bila zabiltza? Txundituta utzi maite dituzunak gure uretako jarduerez gozatzeko opari-bonu batekin, proposatzen ditugun egunetan!
- 12,00€-tik 200,00€-ra
- Produktua aukeratu This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page


